miércoles, 28 de mayo de 2008

jueves, 22 de mayo de 2008

2008/05/21

Gaur ez dugu saio teorikorik izan . Ordu hau talde lana egiteko erabili dugu.Ia ia amaituta daukagu lana eta nahiko ondo moldatu gara lana egiteko .
Ni behintzat nahiko pozik nago lanarekin eta lan egin dudan taldekideekin. Oso eroso egon naiz lan egiten .
Amaitzeko geratzen zaigu bakarrik kontestualizazioaren amaitu eta gauza batzuk moldatu.

viernes, 16 de mayo de 2008

Ordenagailuak ikasgeletan

Manuel Area Moreirok artikulu honetan esaten duen moduan , eskoletako geletan iraultza berezi bat eman dela , baliabide teknologikoei begira. Aurrerapen handiak eman dira eskoletan eta metodologiak aldatuz joan dira. Helburuak berdinak izan arren irakasteko metodoak nahiko aldatu dira teknologia berriei esker.

Teknologiak modu interaktiboan erabiltzen diren bakoitzean ikasleegan beste jarrera batzuk lor ditzakete : arreta pizteko baliabide egokia baita .

Hori bai , teknologia berriei esker informazio pilo bat eskura daiteke , beraz , irakasleek informazioaren iturriak eta lorpenak kontrolatu beharko lituzkete arazorik ez izateko.

Orain dela urte gutxira arte alfabetizazioa irakurtzen eta idazten jakitea zen , baina gaur egun gauzak asko aldatu dira , horrexegatik gero eta gehiago entzuten da multialfabetizazioa edo alfabetizazio ugarien kontua , teknologia berriak direla eta .

Teknologia eta metodologia

Gaur egun gizartean aurrerapen asko eman dira eta horietako esparru bat hezkuntza izan da. Eskoletara baliabide berri ugari heldu dira eta batzuetan ez dira behar bezala erabiltzen eta aprobetzatzen . Ni praktiketan egon naizen eskolan ez dira batere aprobetxatzen baliabide teknologikoak eta asko dira.

Egoera hoen arrazoiak ugariak izan daitezke , beraz , honi konponbideak bilatzeko aritu behar dira. Hezkuntzan baliabide mota hauek erabiltzea asko errazten dute , nire ustez , irakasleen zein ikasleen betebeharrak .

Era berean , ikasleak ondo prestatuta egon beharko lirateke baliabide hauek era egokian erabiltzeko hezkuntza munduan.


Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas? Lo que nos dice la investigación

Artikulu honetan esaten den bezala , azken urteotan eskolen baliabide informatikoak gero eta handiagoak dira. Beraz , gaur egungo arazoa ez da teknologia. Benetazko arazoa izango litzateke teknologia horri hezkuntzak ematen dion erabilera .
Eskolak berldur dira egoera honen aurrean , ez dakitelako nolako eragina izango duen metdologia berriak erabiltzeak , beraz ez dira behar bezala prestatzen . Irakale batzuk pentsatzen dute metodologia honek hezkuntzaren helburuak aldatuko dituela eta beraiekin , emaitzak be bai.
Horretarako , hainbatetan esan den moduan , metodologia hau erabiliko duten irakasleak ondo prestatuta egon beharko litzateke klase mota hauei aurre egin ahal izateko eta arzaoak sortzekotan konpontzeko gai izateko. Metodologia honek trebetasun eta gaitasun handia eskatze du.
Gaur egun gizartean etengabe aurrerapenak ematen ari direnez , eskolak prestatuta egon beharko lirateke posiblezko aldaketei aurre egiteko.

Ariñoko eskola

Ariñoko eskola da telnologia berrien erabilera sustatzen duen adibiderik argienetako bat.Herri txiki bat izan arren baliabide oso aurreratuak erabiltzen dituzte eta dirudienez emaitza onekin.

Ariñoko eskolan ( Teruelen ) erabiltzen den baliabidea oso bitxia da . Ikasle guztiak ordenagailuekin aritzen dira gelan eta hori da erabiltzen duten balabide bakarra.

Metodologia hau nahiko berria izan arren , nire ustez ikasleen gaitasun asko lantzen dira . Autonomiaz gain , ikasleek euren trebesia landu dezakete baliabide honen aurrean . Ikasleak teknologia berriei erabilera zuzena emateko gai izango dira. Hain zuzen ere , ordenagailua era egokian erabiltzeko ahalmena izango dute eta euren betebeharrak burutzeko gaitasun handiagoa eskuratuko dute.

Ariñoko eskolan erabiltzen den metodologia oso erakargarria eta motibagarria ikusten dut. Era berean , irakaslearen prestakuntza beharrezkoa ikusten dut , holako klaseak emateko. Niri ez naiz oso ondo moldatzen ordenagailuekin eta nahiko kostatzen zait , beraz lan handia egin beharko nuke eta zailtasun handiak izango nituzke honelako klaseak aurrera eraman ahal izateko.Beraz irakaslea ondo prestatuta egon beharko litzateke.

Hala ere , irakasleak metodologia hau erabiltzekotan lan handiagoa egin beharko lukeela iruditzen zait.Baina gaur egun teknologia berrien egoera behin ikusita , ondo legoke metodologia berri hau probatzea, behintzat.

2008/05/15

Saio teorikoa :

Gaurko saio teorikoan ez dugu ezer ikusi , azterketari eta hainbat gauzei buruz berba egin dugu.Egia esanda eztabaida handia izan dugu klase teorikoan.

Saio praktikoan :

Beste egunean egindako power piont-arekin jarraitu dugu eta gaur transizioak ikusi ditugu. Azken momentuetan egin beharreko lanarekin hasi gara.