viernes, 16 de mayo de 2008

Ariñoko eskola

Ariñoko eskola da telnologia berrien erabilera sustatzen duen adibiderik argienetako bat.Herri txiki bat izan arren baliabide oso aurreratuak erabiltzen dituzte eta dirudienez emaitza onekin.

Ariñoko eskolan ( Teruelen ) erabiltzen den baliabidea oso bitxia da . Ikasle guztiak ordenagailuekin aritzen dira gelan eta hori da erabiltzen duten balabide bakarra.

Metodologia hau nahiko berria izan arren , nire ustez ikasleen gaitasun asko lantzen dira . Autonomiaz gain , ikasleek euren trebesia landu dezakete baliabide honen aurrean . Ikasleak teknologia berriei erabilera zuzena emateko gai izango dira. Hain zuzen ere , ordenagailua era egokian erabiltzeko ahalmena izango dute eta euren betebeharrak burutzeko gaitasun handiagoa eskuratuko dute.

Ariñoko eskolan erabiltzen den metodologia oso erakargarria eta motibagarria ikusten dut. Era berean , irakaslearen prestakuntza beharrezkoa ikusten dut , holako klaseak emateko. Niri ez naiz oso ondo moldatzen ordenagailuekin eta nahiko kostatzen zait , beraz lan handia egin beharko nuke eta zailtasun handiak izango nituzke honelako klaseak aurrera eraman ahal izateko.Beraz irakaslea ondo prestatuta egon beharko litzateke.

Hala ere , irakasleak metodologia hau erabiltzekotan lan handiagoa egin beharko lukeela iruditzen zait.Baina gaur egun teknologia berrien egoera behin ikusita , ondo legoke metodologia berri hau probatzea, behintzat.

No hay comentarios: