miércoles, 28 de mayo de 2008
jueves, 22 de mayo de 2008
2008/05/21
viernes, 16 de mayo de 2008
Ordenagailuak ikasgeletan
Teknologiak modu interaktiboan erabiltzen diren bakoitzean ikasleegan beste jarrera batzuk lor ditzakete : arreta pizteko baliabide egokia baita .
Hori bai , teknologia berriei esker informazio pilo bat eskura daiteke , beraz , irakasleek informazioaren iturriak eta lorpenak kontrolatu beharko lituzkete arazorik ez izateko.
Orain dela urte gutxira arte alfabetizazioa irakurtzen eta idazten jakitea zen , baina gaur egun gauzak asko aldatu dira , horrexegatik gero eta gehiago entzuten da multialfabetizazioa edo alfabetizazio ugarien kontua , teknologia berriak direla eta .
Teknologia eta metodologia
Egoera hoen arrazoiak ugariak izan daitezke , beraz , honi konponbideak bilatzeko aritu behar dira. Hezkuntzan baliabide mota hauek erabiltzea asko errazten dute , nire ustez , irakasleen zein ikasleen betebeharrak .
Era berean , ikasleak ondo prestatuta egon beharko lirateke baliabide hauek era egokian erabiltzeko hezkuntza munduan.
Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas? Lo que nos dice la investigación
Ariñoko eskola
Ariñoko eskolan ( Teruelen ) erabiltzen den baliabidea oso bitxia da . Ikasle guztiak ordenagailuekin aritzen dira gelan eta hori da erabiltzen duten balabide bakarra.
Metodologia hau nahiko berria izan arren , nire ustez ikasleen gaitasun asko lantzen dira . Autonomiaz gain , ikasleek euren trebesia landu dezakete baliabide honen aurrean . Ikasleak teknologia berriei erabilera zuzena emateko gai izango dira. Hain zuzen ere , ordenagailua era egokian erabiltzeko ahalmena izango dute eta euren betebeharrak burutzeko gaitasun handiagoa eskuratuko dute.
Ariñoko eskolan erabiltzen den metodologia oso erakargarria eta motibagarria ikusten dut. Era berean , irakaslearen prestakuntza beharrezkoa ikusten dut , holako klaseak emateko. Niri ez naiz oso ondo moldatzen ordenagailuekin eta nahiko kostatzen zait , beraz lan handia egin beharko nuke eta zailtasun handiak izango nituzke honelako klaseak aurrera eraman ahal izateko.Beraz irakaslea ondo prestatuta egon beharko litzateke.
Hala ere , irakasleak metodologia hau erabiltzekotan lan handiagoa egin beharko lukeela iruditzen zait.Baina gaur egun teknologia berrien egoera behin ikusita , ondo legoke metodologia berri hau probatzea, behintzat.
2008/05/15
Gaurko saio teorikoan ez dugu ezer ikusi , azterketari eta hainbat gauzei buruz berba egin dugu.Egia esanda eztabaida handia izan dugu klase teorikoan.
Saio praktikoan :
Beste egunean egindako power piont-arekin jarraitu dugu eta gaur transizioak ikusi ditugu. Azken momentuetan egin beharreko lanarekin hasi gara.
jueves, 15 de mayo de 2008
Animator vs animation
Bideoan ikusten den bezala , teknologia borroka batean sartzen da eta ezin da hortik aldendu.Gizartean gero eta arazo gehiago ikusten dira teknologia eta honek dakartzan eraginak kontrolatzeko . Beraz , ikasleekin lan egiterakoan argi ibili beharko gara dena kontrolpean izateko.
Hezkuntza atzo eta bihar
Egis esanda , gizarteak eskinitako baliabideak ugari izan direla eta aprobetxatu behar ditugula ahalik eta etekin gehien ateratzeko. Horrekin batera ikasleak hezitzeko beste metodo berriak lor ditzakegu eta gainera nahiko erakargarriak.
Dena den , ez dut oso ondo ikusten neure burua ikasleei holako baliabideak erakusteko eta irakasteko orduan.
Liburu elektronikoa
Egia esanda , liburu elektronikoa erosotasunaren baliabide nagusiena da. Baliabide honen bidez hainbat liburu desberdinak eskuratzeko gaitasuna ematen digu.
Sarean hainbat pagina daude liburuak lortzeko eta gure liburu elektronikoan sartzeko.Beraz , erraztasun handiz irakurri ditzakegu liburuak eta eraman leku batetik bestera.
Hala ere , irakurtzeko ohitura desberdina izan arren , irakurzaletasuna bultzatzeko aukera bitxia ikusten dut.
2008/05/8
Power point bat egin dugu estekak , soinuak eta irudiak sartzeko.
jueves, 24 de abril de 2008
2008/4/24
Teknologia berriek hezkuntzan eragina dute eta IKT-k testuinguru edukatiboan erabiltzen dira:
- adierazpenerako eta sorkuntzarako baliabidea
- komunikatzeko
- informazioa lortzeko
- informazioa prozesatzeko
- zentroen antolakuntza eta kudeaketa , tutoretza
- ikaskuntzarako interaktiboa
- aisialdiarako
Teknologia berrien aplikapen hezgarria :
Gizarte aldaketak --- Hezkuntzan ere bai ----- zuzenak
ez zuzenak
zuzenak :
- azpiegitura fisikoa
- ordutegiak
- baliabide berriak
ez zuzenak :
- komunikatzeko modu berriak
- ezagutza berraikiratzeko bide berriak
- balore berriak
- kultura berriak
Saio praktikoan:
Blogen aplikazio didaktikoaren sarreran bideo bat sartu dugu. Gero iikaskide batzuen blogen zerrenda gure blogean sartu ditugu
Amaitzeko gaurko egunkaria egin dugu.
lunes, 21 de abril de 2008
Web 2.0 la revolución social en internet
Web 1.0 interneten bidez dabilen hiperbinkulatutako hipertestuen dokumentuen sistema da.
Sistema honek hainbat web orriak ikusteko ahalmena eskaintzen digu.
RSS-ak edukien banaketa errazten du. Era zuzenean eskura daiteke informazioa
AJAX : teknologia desberdinetatik sortu zen . web bat 2.mailako zerbitzariekin komunikatzeko ahalmena eskaintzen du.
Web 2.0 – ren ondorioak :
1. Komunikabideen demokratizazioa
2. Migrazioa
3. Publizitatea egin
4. Hedatzeko kostu baxua
· Publizitatea bultzatzeko era berriak
Ondorioak
Web 2.0 – ren iraultzarekin internet erabiltzaileei esker gero eta gehiago erabiltzen da. Erabiltzaileek aukeratzen dute zer eta noiz ikusi nahi duten informazioa , eurek dira aukeratzen dute .
Blogen aplikazio didaktikoak
jueves, 17 de abril de 2008
2008/4/2008
TTBB.en aplikapen hezgarriak.
Teknologia berriek hezkuntzan eragina dute ( Irakaste-ikaste prozesuan eragin nabarmena dute )
Irakaslearen rola aldatzen da , ikasleak bere informazioa aukeratzen du , komunikazio eredu berria ( unidirekzionaletik multidirekzionalera ), espazio fisikoa ere zabaldu egiten da ., Prozeduraren konfigurazio berria , gaitasun berriak eta konpetentzia teknologikoak , komunikazioa ( arinago eta ugariagoa ) , etengabeko formakuntza beharrezkoa ...
Saio praktikoan :
Pasadan egunean esortutako blogean berriz ere aritu gara. Argazki bat atera dugu blogean sartzeko. Gero erloju bat sartu dugu be blogean http://www.clocklink.com/gallery_wlppr.php sartuz. ( Erlojua aukeratu eta pertsonalizatu )
Gaurko egunkaria editatu dugu.
jueves, 10 de abril de 2008
08/4/10
Gaur web 2.0 aurretikoak( web 1.0 , hain zuzen ere ) eta web 2.0 berriaikusi ditugu (zer den , aplikazioak ... )
Informazioa prozesatzea suposatzen du, guk sortzen eta argitaratzen dugun informazioa ezagutza bihurtu ahal izateko.
Kontzeptu bereziak :
Blog - a
RSS
Web 1.0 eta Web 2.0 -en arteko desberdintasunak koadro berezi baten bidez ezagutu ditugu.
Saio praktikoan
Gaur nire leheneno blog-a sortu dut. Lehenengoz eta behin blog-ari buruzko power point bat ikusi dugu. Gero helbide honetan sartu naiz : http://www.blogger.com/ blog-a egiten hasteko.
Trasteatzen egon naiz pixka batean , bloga egituratzeko.
Honen ondorioz blog-an gaur egindakoa editatu dut.