miércoles, 28 de mayo de 2008

jueves, 22 de mayo de 2008

2008/05/21

Gaur ez dugu saio teorikorik izan . Ordu hau talde lana egiteko erabili dugu.Ia ia amaituta daukagu lana eta nahiko ondo moldatu gara lana egiteko .
Ni behintzat nahiko pozik nago lanarekin eta lan egin dudan taldekideekin. Oso eroso egon naiz lan egiten .
Amaitzeko geratzen zaigu bakarrik kontestualizazioaren amaitu eta gauza batzuk moldatu.

viernes, 16 de mayo de 2008

Ordenagailuak ikasgeletan

Manuel Area Moreirok artikulu honetan esaten duen moduan , eskoletako geletan iraultza berezi bat eman dela , baliabide teknologikoei begira. Aurrerapen handiak eman dira eskoletan eta metodologiak aldatuz joan dira. Helburuak berdinak izan arren irakasteko metodoak nahiko aldatu dira teknologia berriei esker.

Teknologiak modu interaktiboan erabiltzen diren bakoitzean ikasleegan beste jarrera batzuk lor ditzakete : arreta pizteko baliabide egokia baita .

Hori bai , teknologia berriei esker informazio pilo bat eskura daiteke , beraz , irakasleek informazioaren iturriak eta lorpenak kontrolatu beharko lituzkete arazorik ez izateko.

Orain dela urte gutxira arte alfabetizazioa irakurtzen eta idazten jakitea zen , baina gaur egun gauzak asko aldatu dira , horrexegatik gero eta gehiago entzuten da multialfabetizazioa edo alfabetizazio ugarien kontua , teknologia berriak direla eta .

Teknologia eta metodologia

Gaur egun gizartean aurrerapen asko eman dira eta horietako esparru bat hezkuntza izan da. Eskoletara baliabide berri ugari heldu dira eta batzuetan ez dira behar bezala erabiltzen eta aprobetzatzen . Ni praktiketan egon naizen eskolan ez dira batere aprobetxatzen baliabide teknologikoak eta asko dira.

Egoera hoen arrazoiak ugariak izan daitezke , beraz , honi konponbideak bilatzeko aritu behar dira. Hezkuntzan baliabide mota hauek erabiltzea asko errazten dute , nire ustez , irakasleen zein ikasleen betebeharrak .

Era berean , ikasleak ondo prestatuta egon beharko lirateke baliabide hauek era egokian erabiltzeko hezkuntza munduan.


Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas? Lo que nos dice la investigación

Artikulu honetan esaten den bezala , azken urteotan eskolen baliabide informatikoak gero eta handiagoak dira. Beraz , gaur egungo arazoa ez da teknologia. Benetazko arazoa izango litzateke teknologia horri hezkuntzak ematen dion erabilera .
Eskolak berldur dira egoera honen aurrean , ez dakitelako nolako eragina izango duen metdologia berriak erabiltzeak , beraz ez dira behar bezala prestatzen . Irakale batzuk pentsatzen dute metodologia honek hezkuntzaren helburuak aldatuko dituela eta beraiekin , emaitzak be bai.
Horretarako , hainbatetan esan den moduan , metodologia hau erabiliko duten irakasleak ondo prestatuta egon beharko litzateke klase mota hauei aurre egin ahal izateko eta arzaoak sortzekotan konpontzeko gai izateko. Metodologia honek trebetasun eta gaitasun handia eskatze du.
Gaur egun gizartean etengabe aurrerapenak ematen ari direnez , eskolak prestatuta egon beharko lirateke posiblezko aldaketei aurre egiteko.

Ariñoko eskola

Ariñoko eskola da telnologia berrien erabilera sustatzen duen adibiderik argienetako bat.Herri txiki bat izan arren baliabide oso aurreratuak erabiltzen dituzte eta dirudienez emaitza onekin.

Ariñoko eskolan ( Teruelen ) erabiltzen den baliabidea oso bitxia da . Ikasle guztiak ordenagailuekin aritzen dira gelan eta hori da erabiltzen duten balabide bakarra.

Metodologia hau nahiko berria izan arren , nire ustez ikasleen gaitasun asko lantzen dira . Autonomiaz gain , ikasleek euren trebesia landu dezakete baliabide honen aurrean . Ikasleak teknologia berriei erabilera zuzena emateko gai izango dira. Hain zuzen ere , ordenagailua era egokian erabiltzeko ahalmena izango dute eta euren betebeharrak burutzeko gaitasun handiagoa eskuratuko dute.

Ariñoko eskolan erabiltzen den metodologia oso erakargarria eta motibagarria ikusten dut. Era berean , irakaslearen prestakuntza beharrezkoa ikusten dut , holako klaseak emateko. Niri ez naiz oso ondo moldatzen ordenagailuekin eta nahiko kostatzen zait , beraz lan handia egin beharko nuke eta zailtasun handiak izango nituzke honelako klaseak aurrera eraman ahal izateko.Beraz irakaslea ondo prestatuta egon beharko litzateke.

Hala ere , irakasleak metodologia hau erabiltzekotan lan handiagoa egin beharko lukeela iruditzen zait.Baina gaur egun teknologia berrien egoera behin ikusita , ondo legoke metodologia berri hau probatzea, behintzat.

2008/05/15

Saio teorikoa :

Gaurko saio teorikoan ez dugu ezer ikusi , azterketari eta hainbat gauzei buruz berba egin dugu.Egia esanda eztabaida handia izan dugu klase teorikoan.

Saio praktikoan :

Beste egunean egindako power piont-arekin jarraitu dugu eta gaur transizioak ikusi ditugu. Azken momentuetan egin beharreko lanarekin hasi gara.

jueves, 15 de mayo de 2008

Animator vs animation

Egia esanda , nahiko harrituta geratu naiz bideo hau ikustean. Batez ere gaur egungo pili-pilean dagoen gaia baita. Teknologiak gero eta aurrerapen eta eragin handiagoak ditu gizarteko ia esparru eta alderdi guztietan.

Bideoan ikusten den bezala , teknologia borroka batean sartzen da eta ezin da hortik aldendu.Gizartean gero eta arazo gehiago ikusten dira teknologia eta honek dakartzan eraginak kontrolatzeko . Beraz , ikasleekin lan egiterakoan argi ibili beharko gara dena kontrolpean izateko.

Hezkuntza atzo eta bihar

Gaur egun argi ikus daiteke nola eman diren aurrerapenak gure gizarteko hainbat esparrutan. Horietako bat argi dago hezkuntza izan dela . Hezkuntzan aurrerapen handiak ikusi ditugunez ikasleekin erabiltzen diren metodoak aurreratuz joan dira ere.

Egis esanda , gizarteak eskinitako baliabideak ugari izan direla eta aprobetxatu behar ditugula ahalik eta etekin gehien ateratzeko. Horrekin batera ikasleak hezitzeko beste metodo berriak lor ditzakegu eta gainera nahiko erakargarriak.

Dena den , ez dut oso ondo ikusten neure burua ikasleei holako baliabideak erakusteko eta irakasteko orduan.

Liburu elektronikoa

Gaur egun gizarteak gero eta baliabide gehiago eskeintzen digu eta horietako bat libru elektronikoa da .

Egia esanda , liburu elektronikoa erosotasunaren baliabide nagusiena da. Baliabide honen bidez hainbat liburu desberdinak eskuratzeko gaitasuna ematen digu.

Sarean hainbat pagina daude liburuak lortzeko eta gure liburu elektronikoan sartzeko.Beraz , erraztasun handiz irakurri ditzakegu liburuak eta eraman leku batetik bestera.

Hala ere , irakurtzeko ohitura desberdina izan arren , irakurzaletasuna bultzatzeko aukera bitxia ikusten dut.

2008/05/8

Gaurko saioa praktikoa izan da bakarrik!!
Power point bat egin dugu estekak , soinuak eta irudiak sartzeko.